domingo, 27 de diciembre de 2015

Kalabaza-Pastela

- Masa-brisa  (Quebrada) 
- Kalabaza zati bat.
- Azukre-kanabera integrala eta biologikoa.
- Arrautzak (2/3)
- Agar-agar edo gelatina. (Loditzeko, maizena ere erabil dezakezu).

Alde batetik, jarri kalabaza zatia egosten azukrearekin eta gelatinarekin.
Egosi ostean, kalabazak atara duen ura kendu.
Arrautzak bota eta irabiatu dana ondo nahastu arte.
Bestetik,  jarri masa molde batean-aurretik olioztatuta-
Kalabaza purea masa gainean bota.
Sartu labean eta  kalabaza purea orratz bat sartuta garbi irteten denean atara labetik pastela.

Eta komando, badaukazue erraz egiten den pastel gozo-gozoa jateko.
On egin!





  Kalabaza-Bizkotxoa
  • 250 gr kalabaza (egosita)
  • 250 gr hirina
  • 200-250 gr azukre
  • 3 arrautza
  • 70 ml olio(1/3 edalontzi)
  • 12 gr legamia
  • kanela
Labean: 180 gradutan, 30 minutu

Hau El delantal verde web-orritik hartuta: Oso gozoa.

Ingredientes
300 gr calabaza pelada y sin semillas
500 ml leche vegetal (avena, almendras, arroz…)
Azúcar moreno
Esencia de vainilla líquida
Fécula de maíz (maizena)
Alga agar-agar en polvo
Sal eldelantalverde.wordpress.com
– para el azúcar quemado:
200 gr azúcar moreno
1/2 vaso de agua
Zumo de limón
Elaboración
Hierve la calabaza pelada y sin semillas, preferentemente al vapor, hasta que esté tierna. Yo he usado del tipo Cucurbita moschata, por ser menos fibrosa.
Echa a una cacerola la leche con la calabaza escurrida, 7 a 10 cucharadas de azúcar (según la golosería de cada uno), una pizca pequeña de sal, 1 cucharadita de esencia de vainilla, 1 cucharada colmada de maizena y una cucharadita rasa de café de agar-agar. Bate todo a fondo, hasta que quede una mezcla muy suave. Pon al fuego alto y, cuando rompa a hervir, sin dejar de remover, deja cocinar 10 minutos más para que coja cuerpo, con el fuego medio-alto.
Haz el azúcar quemado: en un cazo pon el azúcar a fuego bajo-medio durante unos segundos. Empezará a derretirse levemente. Remueve con una cuchara de madera. Entonces, agrega una cucharadita de zumo de limón para que no cristalice. Retira del fuego, agrega el agua caliente poco a poco, con muchísimo cuidado de no quemarte, y vuelve a poner al fuego. Deja hervir hasta que tome una consistencia de jarabe.
Vierte una cucharada de este caramelo en el fondo de cada molde individual y rellena con el flan hasta el borde. Deja entibiar y mete en el frigorífico unas 2 horas.
En el momento de servir, delmoda sobre un plato poniéndolo bocabajo.
Advertencia
Al hacer azúcar quemado en casa, tienes que poner todo el cuidado del mundo, pues las quemaduras que puede producir son muy peligrosas. Si no te ves segura/o, siempre puedes comprarlo ya hecho, que no sabe igual, pero te evitas cualquier riesgo

lunes, 7 de diciembre de 2015

Kaixo irakurleok!
Hemen duzue Harkaitz Canori -jada gure laguna- Durangon egindako elkarrizketa polita.
Zoriontsuak izan!
Kulturaren plaza

Harkaitz Canok ‘beti oporretan’ ipuin-bilduma aurkeztu du

Azokako bost egun hauetan goizero egin du harkaitz canok donostia eta durango lotzen dituen bidea.
Leyre Eguskizaren erreportajea - Lunes, 7 de Diciembre de 2015 - Actualizado a las 06:05h

Bere hasierako Azoka bat du gogoan idazleak, Lubaki bandaren maketa aurkeztera hurbildu zenekoa.
Bere hasierako Azoka bat du gogoan idazleak, Lubaki bandaren maketa aurkeztera hurbildu zenekoa. (José M. Martínez)
Vista:
IDAZLE orok uzten du bere arimaren zatitxo bat idazten duen liburu bakoitzean, izan denaren, badenaren eta agian izango denaren arrastoa ere bai. Horietakoa da Harkaitz Cano (Lasarte, 1975). Musika asko dute bere liburuek, eta literatura, eta zinea. “Irudipena daukat liburuak badirela zure autobiografia mutantea, hau da, beti dagoela azken urteetako kezken edo obsesioen isla”. Horiek, ordea, “inkontzienteki” ager-tzen zaizkio hitz eta lerroen artean. “Genetika literarioa”, dio berak. Beste era batera esanda, irudimenari eta idazteko berezko erari askatasun osoa ematea. Liberum arbitrium. Begirada zabaldu, esperimentatu.
Aurkeztu berri duen Beti oporretan ipuin-bildumak badu esperimentazioaz asko, eta badu miresten dituen autoreen estilora hurbiltzeko ahaleginaz apur bat ere bai. Idazle lehorrak ditu gogoko Canok, zuzenak, bere burua “literarioki konplikadore” bezala ikusten arren.
Barne borroka horretan murgilduta idatzi du “zorion une harrapaezinen inbentario” hau, tarte gazi-gozoez gainezka, ironiaz betea. Ipuin bakoi-tza sortu aurretik beste bat irakurtzea du gustuko, inspirazioaren bila. Kasu honetan James Salter-en eta Samantha Schweblin-en istorioen oihartzuna eraman du bere lanaren orrialdetara. Musika tresnekin gerta-tzen denaren antzera, “afinazio gisa” erabiltzen ditu, bere ikuspegi propioa eraikitzen hasteko.
Bat-batean ipuin horietako bat aipa-tzen du: Suedia ez da dirudiena. Gotemburgo. Euskal Herrira buelta. Hegazkin bat. Botaka egiteko poltsak. Horrelako baten gainean idatzi zuen istorio horren lehen zirriborroa. “Nick Cave idazleak liburu oso bat osatu zuen horrela eta jakin nuenean pentsatu nuen nik ere egin behar nuela”, dio, irribarre zabala erakutsiz.
Eguna aurrera doa eta ezagun asko datorzkio agurtzera. Horietako bat oso berezia da. Ilusio handiz hartzen du Lasarteko txikitako lagun minaren aita. “Azokak hori du, metro karratuko ezagun gehien dagoen unibertso paraleloa dela”. Eta Canok horietako asko topatu ditu hasierako egun hauetan, goizero hartzen baitu trena Donostiatik Durangora. “Gauza asko aldatu dira baina bidaia horrek ordu bikoa izaten jarraitzen du, urte dexenteren ondoren”.
hASTAPENAK Merkatuko plaza dakar gogora. Hotza. Hobeto esanda, HO-TZA. Maiuskulaz. “Behin Itxaro Bordak ron botila bat ekarri zuen eta tarteka berogailu bezala erabili behar izan genuen”, oroitzen du. Bere lehenengoetariko Azoka bat izan zena ere ez du ahaztu. Hamazazpi urte izango zituen Lubaki banda sortu berriaren maketa aurkeztera joan zenean. “90. hamarkadako hasiera izango zen eta kaseteak saldu genituen, guk geuk erosiak, etxean grabatuak. Bostehun ale izango ziren, dena artisau-lana”.
Ordutik asko dira bizi izan dituen Azokak, “askoz erosoagoa” den Landakon, eraberritu eta aro berrira moldatu den euskal kulturaren plazan. Urteak joan urteak etorri, ohitura ba-tzuk ez dira aldatzen baina. “Polita da euskal autoreen artean egiten dugun nobedadeen truke hori, batak besteari bere lana oparitzea; gainera, Durango konspiratzeko gunea ere bada”, dio barrezka. Izan ere, proiektu eta kolaborazio ugariren hazia egun hauetan ezartzen da, “gehienak tabernan, zor-tzietatik aurrera”. Analisirako tartea ere eskaintzen die Azokak, “profesioa nola dagoen, zer indargune eta ahulgune dituen konpartitzeko erreflexio-gunea da guretzat”.
Aspaldiko lagunak agurtzeaz gain, aurkezpen eta liburu-sinaduren artean topatzen dituen tartetxoak erosketak egiteko ere aprobetxatzen ditu lasartearrak, askotan zeregin hori burutzeko nahi beste denborarik ez badu ere. “Egia esan, ez da oso leku ona modu planifikatuan gauzak egiteko; korrontearen menpe geratzen zara, mila konturen artean, pinball-eko pilota bezala, batetik bestera”. Dena den, autoekoizpenerako txokora bisita ezin da falta, “aurkitzeko zailak diren lanak harrapatzera”.
“Egungo Azoka zelakoa izango den etorkizunean? Profeta txarra naiz -aitortzen du-, baina konformatuko nintzateke orain arte erakutsi duen bezala, gizartearen aldaketetara egokitzen asmatu duen tokia izango balitz”. Profezia baino gehiago, guraria. Askoren nahia.

jueves, 26 de noviembre de 2015

Egin apustuak!!


1.-"Baionak ez daki". Bea Monasterio. (Ipuin goxoak): l
2.-"Nerabearen biluzia". Xabier Mendiguren.(80. hamarkadako nerabeak): l
3.-"Karanbola Toxikoak". Andoni Urzelai.(Iribarre gaizto bat eragingo diguna...).: l
4.- "Atertu arte itxaron". Katixa Agirre.(  Gatazkak aurre egiteko bideak: Gatazkaren aurrean eduki ahal dugun jokaera bat: Pasatu arte itxarotea. 2.mundu gerran bakezalea.).Solas aldi eta gogoeta finak.: l
5.- "Connemara gure bihotzetan". Julen Gabiria. (Bikotekidea galdu ostean Irlandara doa ahaztu asmoz, iribarrez deskubrituko ditu bideko sorpresa horiek guztiak.: lllll

Argi dago ezta?

Kurtso amaieran badakizue:  Egin beharrak utzi eta Danok Irlandara!!!!!!
El Corsariok gustuku duen liburua:
"Atzekoz aurrera". Xabier Monasterio.

martes, 24 de noviembre de 2015

Kaixo lagunak, irakurtzen ari naiz Kirmenek idatzitako poema batzuk eta pare bat utziko dizkizuet "Bitartean heldu eskutik" liburutik hartutakoak:                                                        
                        
                                                                               BISITA

"........

Bitartean heldu eskutik, eskatzen zigun,
ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,
maitasun keinu bat besterik ez."



Oso poema zoragarria da benetan, polita bezain gogorra, horregaitik amaiera baino ez dizuet utzi. Eta gero  beste hau :
Maiatza

 Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, del akatsa, del akeinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
Adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago.
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.



Amaitzeko bere neskalagunari idatzitakoa bilatzen ari naiz, baina alferrik ez dut aurkitzen, "ORINAK"  du izena, norbaitek topatzen badu, mesedez idatzi.

Bihar arte!!!



                                                                                    

Arrasti on !

Hemen beste artikulu bat, honako hau euskararen gainean. 

Disfrutatu, musu bat.

 Denon ekarpenarekin euskara biziberritu

Erramun. Osa - Martes, 24 de Noviembre de 2015 - Actualizado a las 06:04h
SASOI batean herritarrak ez ziren bizibidez eta bizitokiz gaur bezainbat aldatzen. Nolanahi ere, badira oraindik gainditu ez diren joerak. Batzuek herrikotzat dute haien burua, beste batzuek izaera hori inoiz eskuratuko badute, hainbat hesi gainditzera kondenatzen dituztenean. Hizkuntza kontuetan ere badago pareko konturik. Batzuk euskaldun berriak dira, bestetzuk euskaldun zaharrak.
Ustez zahar direnen aho-ezpainetatik en-tzun izan dut ez dutela euskara ondo menderatzen, ez dutela euskaraz ondo hitz egiten. Berriak direnen aldetik, ordea, sarritan jatorrizko hiztunen jaiotasunik, freskotasunik, ez eta adierazkor-tasunik ere ez dutela irakurri dugu... eta kateak segitzen du horrenbeste non euskararen erabilera galgatzen duen.
Euskarak gu guztion beharra du, etxetik dakartenena zein eskolan eskuratu dutenena
Euskarari jarraikortasun eta trinkotasun geografikoa ematen saiatu beharko genuke
Euskarak gu guztion beharra du, etxetik dakartenena zein eskola giroan edo helduaroan eskuratu dutenena, denok beharrezkoak baikara noizbait euskararen herria berreraikitzera iritsiko bagara... eta horretan egon ziur, euskararik txarrena, inora ez garamatzana, erabiltzen ez dena dela.
Baina euskararen geroa ez genuke herritarren ahaleginaren fruitu balitz bezala barreiatu behar. Euskara herri hau berrosa-tzearekin lotu behar beharko genuke, egiten duguna baino gehiago... Edo dezakegun guztia egiten dugu edo gureak ez dauka aurrerabiderik? Eutsiko diogu tarte laburrago edo luzeago batean, baina azkenean atzeranzko joera berrindartuko da, horrenbeste non munduko plazan desagertu eta asimilatuak izango garen.
Euskarari jarraikortasun eta trinkotasun geografikoa ematen saiatu beharko ge-nuke, alderdikeriak gaindituz, lankidetza bideak berrindartuz eta eremu berrietara emanez. Jarraikortasun espazialak inguruan euskararen erabilera irradiatu egingo luke, gure hizkuntza geroz eta presenteagoa eta beharrezkoagoa eginez. Horri gehitu, eredu bateratua sendotzeko eta zabaltzeko egin beharreko ahaleginarekin. Eredu bateratuaren aldeko hautuak ez baitauka ezinbestean urruneko eredu batekin, gatzik eta piperrik ez duen hizkuntza batekin loturarik. Aitzitik, egin liteke... hurbileko erregistro baten aldeko apustua egin behar da, adierazkortasuna eta herritarren atxikimendua barruratuko dituena.
Gizarte erantzukizunaz horrenbeste hitz egiten den honetan, herri -merkatari-, enpresari-, askotariko elkarte, alderdi zein sindikatuak eta abar- erantzukizunaz hitz egitea are gogokoa dut: herri-erakundeetan euskara lan-hizkuntza bilaka dadin; eremu sozio-ekonomikoan euskarari egiazko tokia egin dakion; aisialdian eta kultur eskaintzan euskarari lehentasuna emateko, bereziki gazteei eskaintzen zaizkien prestakuntza, tailer zein bestelakoetan. Erantzukizuna komunikabideen aldetik, euskarari bazterreko tratua ematen ez segitzeko... bakarka egiten direnak noranzko berean uztartzeko eta berrindartzeko. Orduantxe bai, mereziko duelako batzuen zein bestetzuen ahalegina. Garen ala ez garen da kontua, itxurakeriak gorabehera!

lunes, 23 de noviembre de 2015



 Hona hemen aurreko egunean Karmele Jaiok egindako artikulua.

Deskonexioa
Karmele. Jaio - Viernes, 20 de Noviembre de 2015 -
GARRAIOLARIAK Biriatuko mugan, auto ilaran, zain. Kazetariak galdetu die Parisko atentatuen ondoren jarri dituzten polizien kontrolek kalte handia eragiten dien euren egunerokoan. Denek onartu dute baietz, baina ez dira haserre ageri, halako etsipen sentimendu bat nabari zaie, halako onarpen bat euren jarrera biguntzen duena, kontrolak jartzea ulergarritzat jo-tzen dutela erakusten duena. “Bai, kalte egiten digute -esan du mikrofonoaren aurrean batek- baina segurtasuna behar da, hori da inportanteena”. Segurtasuna guztiaren gainetik. Maxima hori beldurraren emaitza da. Ez dago tresna eraginkorragorik beldurra baino edonolako askatasun eta eskubide murrizketa onartzeko, ez dago dudarik. Ez dago tresna eraginkorragorik bestelakoetan hiritarren haserrea eragingo zuena, ia oharkabean pasatzeko.
Parisko atentatu larrien ondoren, Frantziak Raqqa bonbardatu du. Gerra gerrarekin konponduko balitz bezala. Frantziak badaki gerra ez dela gerra gehiagorekin konpontzen, baina Frantziako Gobernuak mezu bat bidali nahi izan die atentatua eragin dutenei baino gehiago, Fran-tziako herritarrei. Euren herritarrei esan nahi die mendekua hartuko duela Parisen hildakoengatik, eta honekin batera, etsaia bonbardatuz gero, seguruago biziko direla.
Eta hiritarrek, Biriatun auto ilaran zain dauden garraiolariek bezala, etsipen sentimendu bat erakutsiko dute bonbardaketaren aurrean. Ez, ez daude gerraren alde; ez daude jendea hiltzearen alde; baina, “segurtasuna behar da, hori da inportanteena”. Bonbardaketek hildakoak eragiten dituzte, baina horiek ere alboko-kalteak dira. “Gure onerako” dira.
Frantzian bakarrik ez, beste herrialdeetan ere errefuxiatuen kontrako kanpaina hasi da. Eta hemen ere beldurrak irabazten du. Beldurrak gizaki moduan ditugun sentimenduetatik deskonektatu egiten gaitu, eta zein erraza den segurtasuna eta beldurra lehengaiekin jendea giza eskubideen defentsatik deskonektatzea baita ere. Dena dago ondo, dena da onargarri, gu salbu gauden bitartean.

lunes, 26 de octubre de 2015



LOREEN ARTEAN IRAKURTZEN

Nik gogoratzen dudan lehen liburu baten irakurmenari buruz-nahiz eta lehena ez izan , jakina-
bada umea nintzela behin eta berriro irakurtzen nuen ipuin bat: "La fiesta de las flores" edo izenekoa.
Beranduago ez daukat horren oroitzapenik 12-13 urte izan nuen arte. Uda horren hasieran bizikletaz oso istripu larria izan nuen- kotxe batek harrapatu baininduen- eta uda osoa ohean pasa nuen.
Beraz, literaturan murgildu nintzen, gazte literaturan. " Los cinco" izeneko liburu guztiak irakurri nituen-
neu oso identifikatuta nengoen Gorge deitutako neskarekin, egia esan-, "The hollister" ez nuen horren gustuko baina; garai hortako komiki pilo bat ere irakurri nituen," Esther y su mundo" nola ez, eta abar,...
Nire etxean egia esan ez zuten lar irakurtzen baina banuen ingurunean irakurle amorratuak zorionez.
Nire lehengusina batek , ni baino nagusia zena, asko irakurtzen zuen eta nik uste dut berak liburu asko utzi zizkidala. Gero nire ikastolako bi lagunek-oso azkarrak- asko irakurtzen zuten eta gure artean liburuak aldatzen genituen.
Eta azkenik esan beharra daukat, ikastolan ordubete geneukala irakurtzeko eta ipuinak ere idazten genituela;
Beraz, irakurmen grina hori ere sortarazi ziguten.......
Handik irten eta gero irakurri nuena beste kontu bat da....imaginazioaz bidaiatu, sentitu, bizi, arnastu egiten ere jarraitzen dut eta.





IRAKURMENA ETA FUTBOLA Ez nuen sekula gustuko irakurmena. Eskolak behartutako ipiunak baino ez nituen egiten. Batxillergo egiteko ikastetxe berrian izan nuen harridura. Lenguaia aurkezteko egunean irakasle-apaiza hasi zitzaigun galdezka uda horretan irakurritako liburuan zeintzu ziren. Hara non ia danak biz-pairu liburuak leidutak zituzten! Nik hauxe aitortu behar nuen nire aukera etorri zitzaigun mementuan: Egunero bai irakurtzen nuela baina egunkariaren futbolari buruzko orriak besterik ez, lotsatuta. Ez nuen ulertzen nola nire adineko jentea irakurtzeko grina izatea. Garai hartan lagunartean eta kirolean aritzea zen nire denbora-pasa gustukoena. Unibertsitate garaian panorama ez zen aldatu. Irakutzeko nahikoa nuen apuntearekin eta. Zorionez ogibidea pronto aurkitu nuenez denbora kontua dela eta irakurtzeko denbora askoz gutxiago nuen. Baina zorionez min hartu nuen lagunarteko futbol partida jokatzean. Hori zela eta hiru asteko baja lortu eta gero, ohean etxanda hasieran eta etxetik irten barik geroago, patxadaz hartzeko moduan nola ez, denbora askoa izanez ez nuen lortu irakurtzea baino zeregin interesgarririk. Hortan hasi zen nire bizitzaren beste etapa bat... ...zorionez.
Literatura eta biok




Orain arte, osasuna oso ona izan da, baina txikitan benetan poztu nintzen barizelak harrapatu ninduenean. Eskolara joan gabe aste bat eman nuen, eta amak hainbat eta hainbat komiki erosi zizkidan. Hori zen paradisua, mimoak jaso eta komikiak edota liburuak irakurri.

Beti beste istorioak ezagutzeko gogoa eduki dut, nahiz eta gurasoak irakurleak ez izan. Eskolarako denetarik neukan, baina gurasoek ez zuten gastatzen diru askorik ipuinetan edo halakoetan. Eskerrak nire koadrilakoak, auzokoak, irakurleak zirela, eta geneukana gure artean trukatzen genuen.
Eraikin berdinean bizi ginenez, bostgarren solairura igotzen ginen, bakoitza bere altxorreekin. Denetarik irakurri genuen: ipuinak, El guerrero del antifaz, El capitán Trueno, Zipi y Zape, Esther y su mundo, Mortadelo y Filemón, La rue del Percebe...

Horrela hasi zen literaturarekiko amodioa, eta denbora pasa ahala, gero eta istorio konplexuagoak irakurri ditut.


Nahiz eta irakurtzea asko gustatzen zaidan, azken urteotan oso nobela gutxi irakurri ditut. Izan ere, duela hiru urtetik ona nere bizitza horrenbeste aldatu da, ez dudala ezta une txikitxo bat topatzen niretzat, eta are gutxiago, irakurketarekin gozatzeko (laneko hainbat gauza irakurri behar izaten ditut). Eta esan beharra daukat faltan botatzen dudala irkurtzea, istorioetan murgiltzean nere eguneroko bizitzatik at egiten baitut, eta beraz arnasa sakon hartzeko momentuak bilakatzen dira.

Linternaren laguntzaz



 

Gogoratzen naiz gaztetan 24 urteekin,beste bi lagunekin joan nintzela Norvegiara kanpin dendarekin,egunaren zehar irakurtzeko ez neukan astirik, leku batetik  bestera ibiltzen ginelako,mendietatik batez ere, baina iluntzerakoan, afaldu ostean, hartzen nuen liburua, “La piedra lunar” hain zuzen ere, eta orduak ematen nituen linternaren argiarekin irakurtzen.

Intrigazko liburua zen, 19.mendean Wilkie Collins idatzitakoa eta poliziaren generokoa lehenengoa dela kontsideratua.

Euskal literaturaren lehenengo urratsak


Literaturak aspaldian harrapatu nau. Gazteetan asko ez irakurri arren, gustura nuen, baina ikasketak, lanak, familiarekiko egin beharrak eta abar askok,  ez zitzaidan aisialdia gelditzen literaturaz gozatzeko. Egun ordea, niretzako denbora hartzen dut eta liburuekin ordu batzuk ematen ditzaket.

Erderaz oso errez eta arin irakurtzen dut, euskeraz aitzitik ez. Eginbeharreko ahaleginak oso handiak izan direnan atzera botatzen ninduen,  baina   Irale ikastaroari esker hasi naiz euskal literatura irakurtzen. Karmele Jaioren idazlanek, errezak eta hunkigarriak, harrapatu naute, espero dut hurrengo idazlea ere erakargarria izan dadila.

Irakurmena klaseko ardi beltza...

Onartu behar dut ni ez naizela irakurzalea baina uztailero, ikasturtea bukatu eta gero, konpulsiboki irakurtzen hasten naiz, normalean pentsarazten ez didaten liburuak. Zorionez, nire iloba asko irakurtzen du eta eskatzen dizkiot bere liburuak. Aurten, Blue Jeansen lau liburu irakurri ditut eta klasean egunero ikusten dudanaren islada ikusi dut. Ahizpari komentatu diot bere hamabi urteko alabatxoaren liburuetan sexoz, drogez eta horrelakoaz hitz egiten dutela, bera ere horretaz hitz egiten hasteko... Izeko, andereñoa...
Bakardadean erreflexioak

Oporretan, gauean, egoera lasai batean eta ixiltasunean, musika entzuteak gustukoa dut. Musika horrek eta
giroak, zabaltzen dizkit barneko zerbait. Zer den zehaztea zaila egiten zaizkit azltzea baina gustoa dena eta oso, hori bai ziurtatu ahal dudala. Droga baten eraginpean egongo banitz bezala, inspirazioa agertzen zait,
mila ideia edo sensazio adierazteko grina. Orduan, hartzen dut boligrafoa, paper zati bat eta hasten naiz momentu horretan sentitzen dudan plazerra adierazten. Hitz goxoak izaten dira, hauznarketa zakonak, originalak, nor bere burua arritzen dituztenak, munduaren esentziak, aztarnak edota oinarriak kanporatzen dituztenak, ideia magikoak, berba aproposak. Izen bat jarri behar badiot egoera honi, LITERATURA
 izango litzateke.

ALFERKERIA NAGUSI


Gaur egun ez dut liburu literariorik irakurtzen, aitortzen dut. Aspalditik, gainera. Ez da azken urte hauetako arazoa, alabei ez diet errua botako. Orduan, zergatik?
Erantzuna ez dut oso argi. Alde batetik, esan dezaket ni oso pertsona aritzailea naizela, milaka saltsetan ibilita. Hori dela eta, ez dudala ia astirik irakurtzeko, edo nahiz eta denbora izan, kostatzen zaidala izugarri esertzea liburu baten aurrean. Ikusten dudanean jendea liburu lodi horiekin, guztiz harrituta geratzen naiz. 
Beste aldetik, ostera, konturatzen naiz aurrekoa aitzakia dela, besterik ez. Denbora badaukat, arazoa ez da hori. Baina etxean nagoenenan bakardadean edota lasaitasunez (gauez normalean), erabakitzen dut denbora beste gauza batzuetan ematea; batez ere, internetetik ibiltzea. Egia da hor irakurtzen dudala, noski, baina ez da LITERATURA. Alferkeria hutsa, besterik ez da izango. 
LITERATURA ETA BIOK

Orain dela asko ezkondu nintzen literaturarekin. Elkarrekin goaz beti lanera, oporretara... Gauero bere azken  musua behar dut ondo eta azkar loak hartzeko.
Hasieran, eskolako lagunak izan ginen. Lagunak besterik ez. Matematikak eta fisika ez ziren nire gustokoak eta literaturan, lagun leila bat topatu nuen. Liburuetan  topatu nuen lagun hori, bakardadean irakurtzen nituen liburuetan, beti nire deiari , nire beharrari erantzuten. Gero, unibertsitatean,  amante bihurtu ginen eta elkarrekiko beharra gero eta haundiagoa izen zen. Etxetik kanpo joan ginen , ihes egin ginen behin eta berriro. Berarekin egonda, ezagutu nuen zer zen askatasuna .  Karrera ikasi bitartean hainbat errealitate, jende eta leku ezagutzen dituzu baina , horiek denak ulertzeko, literatura izan zen  erabili nuen tresta.
Orain,  biok helduak, elkarrekin bizi nahi dugu maiteminduta gaudelako eta zeren maitasuna agertzen denenan baietz esan eta gozatu besterik ez duzun behar.

NIRE BIZIORIK ZAHARRENA





Irakurtzen ikasten nuenetik, beti izan da nire astiaren marka. Txikitan , debekatua neukalako, soilik , oporretan irakur nezaken , denbora galtzea baino ez baitzen. Garai hartan , opari moduan  beti libururen bat eskatzen nuen.

Behin baino , amak ez zidan zerbait irakurtzerik eman, gaixorik nengoenean eta eman nuen hilabete edo ikastetxera joan gabe;  ez nago zihur , baina 6 edo 7 nituen, lasai eta ez izorratzeko , komik antzeko aldizkaia ekartzen zizkidan " Vidas ejemplares de santos " deritzanak , inoiz ez dut nire bizitza osoan hauen bazalako gogorrak irakurri.

Bigarren une aipagarria ,14 urtearena zen , lana zela baieztatuz, klasikoak irakurrri egin nituen , Calderon, Unamuno, Lope de Vega , " La Celestina " ....handik aurera ohituratu ziren neuk irakurtzen
ikusten, eta klaseak partikularrak emanez irabazten nuen gehiena liburuz gastatzen nuen.

Garai hartan , jakin bazekiten ikasle zintzoa nintzela , berez egiten nuela nahi nuelako eta emaitzak nahiko onak zirelala ,ordun nire gurasoekiko borrokak bukatu ziren.


jueves, 15 de octubre de 2015

Ingelesa birziklatu nahi duzue? Hemen txiste bat.





                                     4- Dantzan 

1- Irakurmen honetan, nik uste , ikuspegi sikologikoa eta soziologikoa nagusitzen dira, alde batetik protagonisten buruetan sartzen baita eta bestetik, erabakiak hartzean , ( balletaren kasuan, edo diskotekarenan ) zer dagoen ondo edo txarto oso garrantzitsua izategatik.
2-Agian , idazlearen helbura da neraben eta helduean arteko distantzia kontutan izatea.  ( 3-) Izan ere, irakasleok garenez eta batzuk gaztearen bat gurosoak ere, guri zudenta egon daiteke , hain zuzen ere.

Atal honetan, aspergarriaren adierazpena gustatu egin zait; neskak dantza egiterakoan , behin eta berriro , errepikatzen ditu mugimemenduak ,eta aiarena desatsekabea euri tanten bidez.


                                 5- Aitonaren kanikak

1- Nik esango nuke ikuspuntu sikologikoa nagusitzen dela , baina honetan gizartearen indarraz ere ezin dugula ahaztu.
2- Nire ustez ,emakumeen aurkako indarkeria ez dela aiztzinako gauza gaurkoa baizik,  egilearen asmoa da,
etengabe ereduak errepikatzen
3- Gaiagatik , tratu txarrak jazatzen dituzten emakumei zuzenduta dago .

Etxean ikusitakoa , batez ere txarra bada, errepikatzen da , edibiderik hedatuena indarkeriarena

                    JAIO J.. " Zu bezain ahul "


                                   1- Kilkerra 

1- Nire ustez, irakurmen honetan, ikuspuntu sikologikoa nagusitzen da , denbora nola pasa ahala , bikotearen barneratzea aldatzen baita.
2- Idazleak , lan gehiegi egiteren arazoak azpimarratzen ditu , bakardadea, amodiarekiko haustura , hutsune betetzeko harreman ordainduak ....
3- Nik esango nuke goiko mailako bikotei zuzenduta dagoela , protagonistak horietako kideak baitira.

Hizkuntza aldetik errez uler daiteke , eta aipatzen duen arazoa nigandik urrun dagoenez  , ez dit ezer berezirik eman ; hala ere , nahiz eta goiko mailakoa ez izan , denok lan harrizkuan eror gaitezke.


                                     2- Gogoratzen

1- Istorio honetan , emakumeen eta gizoneen arteko aldea azpimarratzen du ,antzinetik elkar ikusi gabe , haien sentimenduak guztiz ezberdinak baitira. Beraz , ikuspegi sikologikoa nagusitzen da.
2- Aurrekoa esana kontutan izanik , esango nuke norberaren izaera berezia errealitatea dela , horren ondorioz ,  gure sentimenduak , pentsakerak ... ezin dizkiegu gizakieei egokitu.artez arte..
3 Ez naiz gauza esateko nori zuzendata  dagoen , agian bere buruari .

" Gogoratzen " izeneko testuak gogora erazten digu , zein hedatuta dagoen gainontzekoei gure izaera egokitzea.


                                   3- Hosto ahulak

1- Atal honetan emakume batzuren sentimenduak isladatzen dira, baten ezegortasuna aipatuz., horii dela eta
ikuspegi sikologikoa nagusitzen da.
2- Nik esango nuke bakarrik dauden emakumentzat zuzenduta dagoela .
3-Ateratako mezua oso baikorra da, antza denez, edozein egoeratik, latza izanik ere , irtren gaitezke.

Batzutan auzagatik, bestetan bizitzaren goraberagatik  egora alda diteke , jakina, hobetuz..

lunes, 28 de septiembre de 2015

Euskal zinea

Kutsidazu bidea, Ixabel (Subtitulos Español) https://www.youtube.com/watch?v=Rvf5bInlHv8 Ama Lur https://www.youtube.com/watch?v=ExxIJlE_oUc Lasa Y Zabala Españolas Peliculas Completas en español https://www.youtube.com/watch?v=OeUIDuSnDyA
Ondarruko berbak: Josekin landutakoa https://www.youtube.com/watch?v=PDV-uEo6CiU Ondarruko butanerue https://www.youtube.com/watch?v=7yDrDhgurHg Ni Euskalduna! Ni Ondarrutarra! https://www.youtube.com/watch?v=HlYVsMCPgCw
http://www.ahotsak.eus/
Arratsalde on,
Goizean, ahaztu zait esatea: gaur badago Golem Alhondigan "Amama" filmea. Aste osoa -edo gehiago-egongo dela suposatzen dot.
Ez da izango Donoooostiako glamoooourra  baina...
Beste "irakurmen" mota bat.
Gozatu arratsalde itzel hau.
(Norbaitek irakurtzen badu).

Benetan proposamen ona, erakargarria!!!
Egun on, "corsario":
Nor zaitugu? Andoni?
Ondo izan.

viernes, 25 de septiembre de 2015





Ostiralaaaaaa iritsi daaaaaa....
Begira ze argazki  polita  eta gauzatxo bat... mesaia hau irakurri ondoren...nongogoa da, zure ustez,
idazlea? "lindo" delako hori  ez dugu asko erabiltzen gastelaniaz, ezta???
Irenek esaten  digunaren arabera... informazioa osoa  ez dago idatzitata  paperan , guk  beste (asko)  bat  jartzen diogu testuari....
Asteburu on bat pasatu.
Idoia LL

PS. Ez esan Sabini nola idatzi dudan testua, puntuazioa eta esaldiaren hitz ordena kontutan hartu barik...ay ene!!!
Oso ona Nieves!

Potato "zimurtuak" jateko gogoak daukat orain...Bueno,batez ere, Canariasen egoteko...



Hau itzulpen ona !

jueves, 24 de septiembre de 2015



Hau da Idoiak ipini digun bideoa, oso ona.


                                                 Daniel Pennac

Hau da lehengo egunean irakurketari buruz komentautu nizuen liburua.

Honela hasten da:
 
“Irakurri” aditzak ez du agintaririk jasaten. Eta, ikuztezin hau beste aditz batzuekin parekatzen du, adibidez, maitatu aditzarekin , amestu aditzarekin…..

Irakurtzen jarraitu nahi izanez gero




https://www.youtube.com/watch?v=iwPj0qgvfIs

Youtubeko bideo honetan izugarri ondo azaltzen digute zer den liburu bat... Dena den... ez da batere erakargarria!!!

Eta Ireneren oharrari buruz: ez dut inoiz ulertu zergatik pertsona bat hiltzen denean jartzen den eskela atarian eta ez ohar bat ume bat jaio denean. Hori bai berri ona!!!


Irenek jarritako bitxikeriaren gainean, telebistan ikusi nuela esan behar dut.
Liburudenda batean, antza, jarri zuten,  jendea barrura sarerazteko.
Liburudenda erakargiarriago bihurtu ote da horrela? batek daki, ni neu  ez nau erakartzen gehiegi.
Baina horrela izango da bai; dirudienez, jende gehiago hurbiltzen da dendara.
Gauza da: jendeak gehiago erosiko ote du?
Arrasti on ona izan.
Kaixo!
Hemen gaude pantaia handian-arbela digitalean- denon artean irteera bat prestatzen zintzo zintzo. Gure ikastorduan. Non ote da gure Jule irakaslea? aih...
Eskerrak ikasle formalak garela...
Bueno dan dana prest!
Bihar arte.
Hona hemen Fatimak egindakoa:



Artefatu “ irakakurtze “ horri dagokionez, bi ikuspuntu aipatu behar ditugu : lenengoz,
alde garrantzituena , hementxe, izenburua, koloeak, testu laburra  , letra handiz idatzia eta  marrazkiak ere , daude, ;bigarrena,  berriz , guztiz kontrakoa ,  letra txiki-txikiaz josita ,ez da bat ere  erakarria, egia esan , neuk behintzat ezin dezaket irakur.
Hau ikusi ondoren, argi dago tustuak duen itxura oso garrantzitsua dela atsgina izateko.


miércoles, 23 de septiembre de 2015

Jada ez ote diegu erreparatzen ohiko oharrei?

http://www.clarin.com/sociedad/rosaura-cartel-ya-vuelvo-5-minutos-sevilla-espana-viral-libreria_0_1436256567.html

Ohiko " 5 minutu barru itzuliko naiz" oharrak ez gaitu erakartzen; horren inguruko azalpentxoak, ordea, paperaren aurrean geldiarazten gaitu. Zergatik ote? Irakurzaletasuna berez  berpiztu da ala besteen bizitzak berpizten du gure irakurzaletasuna?

Hona hemen Irenek emandako artefaktu irakurgarria:

Ikusi daitekeenez eztia eta limoia dute karameloak dira. Nahiz eta etiketan ez adierazi, bi hitz horiek agertzean (eztia eta limoia), eztarria arintzeko direla ulertu daiteke.
Etiketan, baita ere  osagaiak eta pisua datoz. Gainera, hezkuntz ezberdinetan azaltzen da informazio guztia.


ESTHER ETA BERE MUNDUA
Txikitan nuen zaletasun bakarra komikiak irakurtzea zen. Edozein motatako komikiak, baina guztien artean gustokoena ,“Esther eta bere mundua” deitzen zena zen. 

Bretaina Handiko nerabea zen Esther, eta berak zituen arazo ,burutazio  edo barneko gogo guztiak, nire adinekoek izaten genituenak  ziren, hau da, gustatzen zitzaion mutilak kasurik ez egitea, bere lagunekin zituen harreman bereziak…

Egunero, klasetik atera ondoren eta etxera heltzean, ogitartekoa esku batean hartu eta bestean komikia, eta horrela ematen nituen orduak, ama etorri arte. Estherren mundua nire mundua ere bazen  eta.

martes, 22 de septiembre de 2015

Kaixo guztioi ! Azkenean lortu dut hona heltzen.


Hemen daukazue nire artefaktu irakurgarria :-)



Ikusi ahal duzuenez, txartel bat da. Ez dago irakurtzeko gauza handirik, baina mezua argi ta garbi geratzen da. Bakarrik bi hitz daude: devolución eta IKEA.
Guztiok dakigu zer den ikea eta zer saltzen duen, baina  orain badakigu aukera dagoela gure dirua berrezkuratzeko, ikea prest dagoelako bere besoetan gu jasotzeko. kolorea gorria da. Azken finean... Ikea bihotz-onekoa da.
Oso ona Estiren tramankulua, baina ni neu ez naiz gauza pentagrama bat irakurtzeko.                   Kasu honetan musikan jantzita egon behar dugu, kodea oso zehatza baita; horregatik batzuok, zoritxarrez, ezin dugu irakurketa horretaz gozatu. Laguntza, mesedez!!!!





Egia ote da? ezin dut sinestu .



Idoiari esker , agian,  lortu egin dut zerbait idaztea . Orain , nik 

neuk egingo dut , bat . Laster arte.

K hay Txo! Egun on:
Hau da Irenek eman zidan tramankulua:
Tiritak dira. Hitz batzuk ingelesez dira, horrela, tiritak hobeak direlakoan antza....
Tiritak tiritak dira baina; beraz, ez dut gehiegi irakurri. (Sabinen klasean,...aihhhh enteratzen bada...).


Eta hona hemen nik hartutakoa:


Musika irakurriz. Musika sortzeko egiten den irakurmena.

lunes, 21 de septiembre de 2015

Egun on, ikaskideok, niri tokatu zaidan "tramankulua" oso irakurterreza da, txikitan kartetan aitzekoa . Behean agertzen da "Ama" hizkuntza desberdinetan, eta goian ama dagokion familiaren izena.

(Ahaleginak egin ondoren lortu dut argazkia igotzen)







Hau da, nire etxetik, bidaltzen dizuet tramankulu irakurtzailea.
Emakume honek, Frida Kalhok,  bere bizitza osotik bizkarrezurrean jasan izan zuen gaixotutasuna, eta mina kontatzen digu; atzetik ikusten den basamortuarekin bere bakartasunaren metafora eginez.
Egun on, danoi:

Hona hemen gaur goizean Estik ekarri duen artikulua.

"En esta era digital tenemos que volver a aprender a leer, pero esta vez imágenes"


Nire tramankulua


Hau zen niri tokatu zitzaida tramankulua, mobiletik ezin izan naizenez bajatu, internetetik hartu dut.
Tramankuluak diru BARIK ezin dea garraiatu adierazten digu

domingo, 20 de septiembre de 2015



Nire tramankulua karta-joko baten arautegia da. Alde batean, jokoaren izenburua agertzen da; horrekin nahikoa da jokoa identifikatzeko "mundu" ezagun batekin, eta hasieran interesa sortzen dit. Baina beste aldetik, ordea, gaztelaniaz eta portugalderaz idatzitako arautegia bera dago. Ikusi eta berehala sentitzen dudana nagia da. Hainbeste informazio karta batean, oso letra txiki erabiliz. Irakurtzeko gogorik ez!