Bakardadean erreflexioak
Oporretan, gauean, egoera lasai batean eta ixiltasunean, musika entzuteak gustukoa dut. Musika horrek eta
giroak, zabaltzen dizkit barneko zerbait. Zer den zehaztea zaila egiten zaizkit azltzea baina gustoa dena eta oso, hori bai ziurtatu ahal dudala. Droga baten eraginpean egongo banitz bezala, inspirazioa agertzen zait,
mila ideia edo sensazio adierazteko grina. Orduan, hartzen dut boligrafoa, paper zati bat eta hasten naiz momentu horretan sentitzen dudan plazerra adierazten. Hitz goxoak izaten dira, hauznarketa zakonak, originalak, nor bere burua arritzen dituztenak, munduaren esentziak, aztarnak edota oinarriak kanporatzen dituztenak, ideia magikoak, berba aproposak. Izen bat jarri behar badiot egoera honi, LITERATURA
izango litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario