domingo, 10 de enero de 2016

Abando Indalecio Prieto 
Bilbo-Abando, Abandoko, edota Iparreko geltokia izenez ere ezaguna, Bilboko tren geltokirik garrantzitsuena da, eta Abandoko barrutian kokatzen da. Eraikina, Alfonso Fungairiño arkitektoak estilo klasizistan eraikia, 1948an inauguratu zuen RENFEk, eta gaur egun eraikinaren jabea Adif enpresa publikoa da. Eraikina Hurtado Amezaga kalean zehar hedatzen da, eta sarrera Plaza Biribilean dauka. Bilbon trenbidea ezarri zenetik geltoki nagusia da.
Geltokiak Renfe Operadora enpresaren aldirietako, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuak biltzen ditu. Gainera, Abiadura Handiko Trenak Bilbon izango duen geltokia izango da. Bestalde, Bilboko metroak badu sarrera bat geltokiaren barruan dagoen Vialia merkataritza-gunean. Geltokiaren kanpoaldean Euskotren Tranbia eragilearen Abando geralekua dago, eta Renfe Feveren Bilbao-Concordia geltokia ere Abandoko geltokiaren parean dago.


Historia

Geltokiko beiratea
1863ko martxoaren 1.an trenbidea Abandoko elizatera heldu zen, garaian udalerri independientea zena, Bilbo eta Urduña lotuko zituen trenbidea eraikitzearekin batera. Hala, Bizkaia eta Meseta Miranda Ebrotik lotzeko nahia gauzatu zen, eta geroago trenbidea Castejónera luzatu zen.[6] Trenbidea eraiki zuen konpainia Tudelatik Bilborako Burdinbidea izan zen. Konpainiaren ingeniari nagusia Charles Blacker Vignoles zen, eta honek proiektatu zuen geltokiaren eraikina, estilo ingelesean.[7]
1865 urtean Tudelatik Bilborako Burdinbidearen konpainiak porrot egin ondoren Bilboko Bankuak bere esku hartu zuen.[8] 1878an trenbidea Norte konpainiaren menpe gelditu zen, hortik geltokiari Iparreko geltokia izenez ezagutzea.
1941an RENFE enpresa publikoa sortzearekin batera trenbidea eta geltokia azken konpainia honen esku gelditu zen. RENFEk geltoki berria eraikitzea erabaki zuen, garaiko geltokiaren narriadura zela eta. Geltoki berriak neurri handiagoak edukiko zituen, eta hainbat saiakeraren ondoren Alfonso Fungairiño arkitektoaren proiektua aurrera eraman zen.[9] Orduko orubea hustu zen, geltokia eraitsiz, eta 1948an inauguratu zen geltoki berria. 80ko hamarkada arte geltokiak hasierako itxura mantendu zuen, baina 1983ko uholdeen ostean berregituraketa handia jasan zuen. Eskailera mekanikoak jarri ziren, eta baita Agustin Ibarrolaen hainbat eskultura ere. 1996an geltokian lehenengo Vialia merkataritza-gunea ezarri zen, geroago Espainiako tren geltoki askotara hedatu zena. 1999an Renfeko Aldirien Hegoaldeko Saihesbidea egitearekin batera geltokia berriro ere aldatu zen, Abando Olabeagako geltokiarekin lotuz. Urte berean estalkia, egitura metalikoak eta nasen argiztapena berritu ziren.
2005eko urtarrilaren 1.tik trenbidea eta geltokiaren jabea Adif enpresa publikoa da.
2010ean Euskal Ya geltokira heltzeko proiektua aurkeztu zen, zeinaren arabera trenbideak lurperatuko baitziren, eraikin berria eraiki eta estalkia eraitsiko zen. Lurpeko solairu batean Feveren trenak, gaur egun Bilbo-Concordia geltokira heltzen direnak, Abandoko geltokian bateratuko ziren Renfeko Aldirikoen trenekin batera, eta horren behean abiadura handiko eta distantzia erdiko trenak batuko ziren.[10].
2014ko urriaren 24an, metro geltokia eta Adifen eraikina lotzen dituen sarbidean sutea izan zen, eskailera mekanikoetan. Sua 11:15ean piztu zen tren geltokiko bestibulura heltzen diren metroko eskailera mekanikoetan, txinparta baten ondorioz.[11] Ordutik eta abenduaren 10era arte sarbidea itxita egon zen.

domingo, 27 de diciembre de 2015

Kalabaza-Pastela

- Masa-brisa  (Quebrada) 
- Kalabaza zati bat.
- Azukre-kanabera integrala eta biologikoa.
- Arrautzak (2/3)
- Agar-agar edo gelatina. (Loditzeko, maizena ere erabil dezakezu).

Alde batetik, jarri kalabaza zatia egosten azukrearekin eta gelatinarekin.
Egosi ostean, kalabazak atara duen ura kendu.
Arrautzak bota eta irabiatu dana ondo nahastu arte.
Bestetik,  jarri masa molde batean-aurretik olioztatuta-
Kalabaza purea masa gainean bota.
Sartu labean eta  kalabaza purea orratz bat sartuta garbi irteten denean atara labetik pastela.

Eta komando, badaukazue erraz egiten den pastel gozo-gozoa jateko.
On egin!





  Kalabaza-Bizkotxoa
  • 250 gr kalabaza (egosita)
  • 250 gr hirina
  • 200-250 gr azukre
  • 3 arrautza
  • 70 ml olio(1/3 edalontzi)
  • 12 gr legamia
  • kanela
Labean: 180 gradutan, 30 minutu

Hau El delantal verde web-orritik hartuta: Oso gozoa.

Ingredientes
300 gr calabaza pelada y sin semillas
500 ml leche vegetal (avena, almendras, arroz…)
Azúcar moreno
Esencia de vainilla líquida
Fécula de maíz (maizena)
Alga agar-agar en polvo
Sal eldelantalverde.wordpress.com
– para el azúcar quemado:
200 gr azúcar moreno
1/2 vaso de agua
Zumo de limón
Elaboración
Hierve la calabaza pelada y sin semillas, preferentemente al vapor, hasta que esté tierna. Yo he usado del tipo Cucurbita moschata, por ser menos fibrosa.
Echa a una cacerola la leche con la calabaza escurrida, 7 a 10 cucharadas de azúcar (según la golosería de cada uno), una pizca pequeña de sal, 1 cucharadita de esencia de vainilla, 1 cucharada colmada de maizena y una cucharadita rasa de café de agar-agar. Bate todo a fondo, hasta que quede una mezcla muy suave. Pon al fuego alto y, cuando rompa a hervir, sin dejar de remover, deja cocinar 10 minutos más para que coja cuerpo, con el fuego medio-alto.
Haz el azúcar quemado: en un cazo pon el azúcar a fuego bajo-medio durante unos segundos. Empezará a derretirse levemente. Remueve con una cuchara de madera. Entonces, agrega una cucharadita de zumo de limón para que no cristalice. Retira del fuego, agrega el agua caliente poco a poco, con muchísimo cuidado de no quemarte, y vuelve a poner al fuego. Deja hervir hasta que tome una consistencia de jarabe.
Vierte una cucharada de este caramelo en el fondo de cada molde individual y rellena con el flan hasta el borde. Deja entibiar y mete en el frigorífico unas 2 horas.
En el momento de servir, delmoda sobre un plato poniéndolo bocabajo.
Advertencia
Al hacer azúcar quemado en casa, tienes que poner todo el cuidado del mundo, pues las quemaduras que puede producir son muy peligrosas. Si no te ves segura/o, siempre puedes comprarlo ya hecho, que no sabe igual, pero te evitas cualquier riesgo

lunes, 7 de diciembre de 2015

Kaixo irakurleok!
Hemen duzue Harkaitz Canori -jada gure laguna- Durangon egindako elkarrizketa polita.
Zoriontsuak izan!
Kulturaren plaza

Harkaitz Canok ‘beti oporretan’ ipuin-bilduma aurkeztu du

Azokako bost egun hauetan goizero egin du harkaitz canok donostia eta durango lotzen dituen bidea.
Leyre Eguskizaren erreportajea - Lunes, 7 de Diciembre de 2015 - Actualizado a las 06:05h

Bere hasierako Azoka bat du gogoan idazleak, Lubaki bandaren maketa aurkeztera hurbildu zenekoa.
Bere hasierako Azoka bat du gogoan idazleak, Lubaki bandaren maketa aurkeztera hurbildu zenekoa. (José M. Martínez)
Vista:
IDAZLE orok uzten du bere arimaren zatitxo bat idazten duen liburu bakoitzean, izan denaren, badenaren eta agian izango denaren arrastoa ere bai. Horietakoa da Harkaitz Cano (Lasarte, 1975). Musika asko dute bere liburuek, eta literatura, eta zinea. “Irudipena daukat liburuak badirela zure autobiografia mutantea, hau da, beti dagoela azken urteetako kezken edo obsesioen isla”. Horiek, ordea, “inkontzienteki” ager-tzen zaizkio hitz eta lerroen artean. “Genetika literarioa”, dio berak. Beste era batera esanda, irudimenari eta idazteko berezko erari askatasun osoa ematea. Liberum arbitrium. Begirada zabaldu, esperimentatu.
Aurkeztu berri duen Beti oporretan ipuin-bildumak badu esperimentazioaz asko, eta badu miresten dituen autoreen estilora hurbiltzeko ahaleginaz apur bat ere bai. Idazle lehorrak ditu gogoko Canok, zuzenak, bere burua “literarioki konplikadore” bezala ikusten arren.
Barne borroka horretan murgilduta idatzi du “zorion une harrapaezinen inbentario” hau, tarte gazi-gozoez gainezka, ironiaz betea. Ipuin bakoi-tza sortu aurretik beste bat irakurtzea du gustuko, inspirazioaren bila. Kasu honetan James Salter-en eta Samantha Schweblin-en istorioen oihartzuna eraman du bere lanaren orrialdetara. Musika tresnekin gerta-tzen denaren antzera, “afinazio gisa” erabiltzen ditu, bere ikuspegi propioa eraikitzen hasteko.
Bat-batean ipuin horietako bat aipa-tzen du: Suedia ez da dirudiena. Gotemburgo. Euskal Herrira buelta. Hegazkin bat. Botaka egiteko poltsak. Horrelako baten gainean idatzi zuen istorio horren lehen zirriborroa. “Nick Cave idazleak liburu oso bat osatu zuen horrela eta jakin nuenean pentsatu nuen nik ere egin behar nuela”, dio, irribarre zabala erakutsiz.
Eguna aurrera doa eta ezagun asko datorzkio agurtzera. Horietako bat oso berezia da. Ilusio handiz hartzen du Lasarteko txikitako lagun minaren aita. “Azokak hori du, metro karratuko ezagun gehien dagoen unibertso paraleloa dela”. Eta Canok horietako asko topatu ditu hasierako egun hauetan, goizero hartzen baitu trena Donostiatik Durangora. “Gauza asko aldatu dira baina bidaia horrek ordu bikoa izaten jarraitzen du, urte dexenteren ondoren”.
hASTAPENAK Merkatuko plaza dakar gogora. Hotza. Hobeto esanda, HO-TZA. Maiuskulaz. “Behin Itxaro Bordak ron botila bat ekarri zuen eta tarteka berogailu bezala erabili behar izan genuen”, oroitzen du. Bere lehenengoetariko Azoka bat izan zena ere ez du ahaztu. Hamazazpi urte izango zituen Lubaki banda sortu berriaren maketa aurkeztera joan zenean. “90. hamarkadako hasiera izango zen eta kaseteak saldu genituen, guk geuk erosiak, etxean grabatuak. Bostehun ale izango ziren, dena artisau-lana”.
Ordutik asko dira bizi izan dituen Azokak, “askoz erosoagoa” den Landakon, eraberritu eta aro berrira moldatu den euskal kulturaren plazan. Urteak joan urteak etorri, ohitura ba-tzuk ez dira aldatzen baina. “Polita da euskal autoreen artean egiten dugun nobedadeen truke hori, batak besteari bere lana oparitzea; gainera, Durango konspiratzeko gunea ere bada”, dio barrezka. Izan ere, proiektu eta kolaborazio ugariren hazia egun hauetan ezartzen da, “gehienak tabernan, zor-tzietatik aurrera”. Analisirako tartea ere eskaintzen die Azokak, “profesioa nola dagoen, zer indargune eta ahulgune dituen konpartitzeko erreflexio-gunea da guretzat”.
Aspaldiko lagunak agurtzeaz gain, aurkezpen eta liburu-sinaduren artean topatzen dituen tartetxoak erosketak egiteko ere aprobetxatzen ditu lasartearrak, askotan zeregin hori burutzeko nahi beste denborarik ez badu ere. “Egia esan, ez da oso leku ona modu planifikatuan gauzak egiteko; korrontearen menpe geratzen zara, mila konturen artean, pinball-eko pilota bezala, batetik bestera”. Dena den, autoekoizpenerako txokora bisita ezin da falta, “aurkitzeko zailak diren lanak harrapatzera”.
“Egungo Azoka zelakoa izango den etorkizunean? Profeta txarra naiz -aitortzen du-, baina konformatuko nintzateke orain arte erakutsi duen bezala, gizartearen aldaketetara egokitzen asmatu duen tokia izango balitz”. Profezia baino gehiago, guraria. Askoren nahia.

jueves, 26 de noviembre de 2015

Egin apustuak!!


1.-"Baionak ez daki". Bea Monasterio. (Ipuin goxoak): l
2.-"Nerabearen biluzia". Xabier Mendiguren.(80. hamarkadako nerabeak): l
3.-"Karanbola Toxikoak". Andoni Urzelai.(Iribarre gaizto bat eragingo diguna...).: l
4.- "Atertu arte itxaron". Katixa Agirre.(  Gatazkak aurre egiteko bideak: Gatazkaren aurrean eduki ahal dugun jokaera bat: Pasatu arte itxarotea. 2.mundu gerran bakezalea.).Solas aldi eta gogoeta finak.: l
5.- "Connemara gure bihotzetan". Julen Gabiria. (Bikotekidea galdu ostean Irlandara doa ahaztu asmoz, iribarrez deskubrituko ditu bideko sorpresa horiek guztiak.: lllll

Argi dago ezta?

Kurtso amaieran badakizue:  Egin beharrak utzi eta Danok Irlandara!!!!!!
El Corsariok gustuku duen liburua:
"Atzekoz aurrera". Xabier Monasterio.