lunes, 26 de octubre de 2015
LOREEN ARTEAN IRAKURTZEN
Nik gogoratzen dudan lehen liburu baten irakurmenari buruz-nahiz eta lehena ez izan , jakina-
bada umea nintzela behin eta berriro irakurtzen nuen ipuin bat: "La fiesta de las flores" edo izenekoa.
Beranduago ez daukat horren oroitzapenik 12-13 urte izan nuen arte. Uda horren hasieran bizikletaz oso istripu larria izan nuen- kotxe batek harrapatu baininduen- eta uda osoa ohean pasa nuen.
Beraz, literaturan murgildu nintzen, gazte literaturan. " Los cinco" izeneko liburu guztiak irakurri nituen-
neu oso identifikatuta nengoen Gorge deitutako neskarekin, egia esan-, "The hollister" ez nuen horren gustuko baina; garai hortako komiki pilo bat ere irakurri nituen," Esther y su mundo" nola ez, eta abar,...
Nire etxean egia esan ez zuten lar irakurtzen baina banuen ingurunean irakurle amorratuak zorionez.
Nire lehengusina batek , ni baino nagusia zena, asko irakurtzen zuen eta nik uste dut berak liburu asko utzi zizkidala. Gero nire ikastolako bi lagunek-oso azkarrak- asko irakurtzen zuten eta gure artean liburuak aldatzen genituen.
Eta azkenik esan beharra daukat, ikastolan ordubete geneukala irakurtzeko eta ipuinak ere idazten genituela;
Beraz, irakurmen grina hori ere sortarazi ziguten.......
Handik irten eta gero irakurri nuena beste kontu bat da....imaginazioaz bidaiatu, sentitu, bizi, arnastu egiten ere jarraitzen dut eta.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario