Gaur egun ez dut liburu literariorik irakurtzen, aitortzen dut. Aspalditik, gainera. Ez da azken urte hauetako arazoa, alabei ez diet errua botako. Orduan, zergatik?
Erantzuna ez dut oso argi. Alde batetik, esan dezaket ni oso pertsona aritzailea naizela, milaka saltsetan ibilita. Hori dela eta, ez dudala ia astirik irakurtzeko, edo nahiz eta denbora izan, kostatzen zaidala izugarri esertzea liburu baten aurrean. Ikusten dudanean jendea liburu lodi horiekin, guztiz harrituta geratzen naiz.
Beste aldetik, ostera, konturatzen naiz aurrekoa aitzakia dela, besterik ez. Denbora badaukat, arazoa ez da hori. Baina etxean nagoenenan bakardadean edota lasaitasunez (gauez normalean), erabakitzen dut denbora beste gauza batzuetan ematea; batez ere, internetetik ibiltzea. Egia da hor irakurtzen dudala, noski, baina ez da LITERATURA. Alferkeria hutsa, besterik ez da izango.
No hay comentarios:
Publicar un comentario