lunes, 26 de octubre de 2015

Literatura eta biok




Orain arte, osasuna oso ona izan da, baina txikitan benetan poztu nintzen barizelak harrapatu ninduenean. Eskolara joan gabe aste bat eman nuen, eta amak hainbat eta hainbat komiki erosi zizkidan. Hori zen paradisua, mimoak jaso eta komikiak edota liburuak irakurri.

Beti beste istorioak ezagutzeko gogoa eduki dut, nahiz eta gurasoak irakurleak ez izan. Eskolarako denetarik neukan, baina gurasoek ez zuten gastatzen diru askorik ipuinetan edo halakoetan. Eskerrak nire koadrilakoak, auzokoak, irakurleak zirela, eta geneukana gure artean trukatzen genuen.
Eraikin berdinean bizi ginenez, bostgarren solairura igotzen ginen, bakoitza bere altxorreekin. Denetarik irakurri genuen: ipuinak, El guerrero del antifaz, El capitán Trueno, Zipi y Zape, Esther y su mundo, Mortadelo y Filemón, La rue del Percebe...

Horrela hasi zen literaturarekiko amodioa, eta denbora pasa ahala, gero eta istorio konplexuagoak irakurri ditut.


No hay comentarios:

Publicar un comentario