martes, 24 de noviembre de 2015

Kaixo lagunak, irakurtzen ari naiz Kirmenek idatzitako poema batzuk eta pare bat utziko dizkizuet "Bitartean heldu eskutik" liburutik hartutakoak:                                                        
                        
                                                                               BISITA

"........

Bitartean heldu eskutik, eskatzen zigun,
ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,
maitasun keinu bat besterik ez."



Oso poema zoragarria da benetan, polita bezain gogorra, horregaitik amaiera baino ez dizuet utzi. Eta gero  beste hau :
Maiatza

 Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, del akatsa, del akeinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
Adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago.
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.



Amaitzeko bere neskalagunari idatzitakoa bilatzen ari naiz, baina alferrik ez dut aurkitzen, "ORINAK"  du izena, norbaitek topatzen badu, mesedez idatzi.

Bihar arte!!!



                                                                                    

1 comentario: