Hona hemen aurreko egunean Karmele Jaiok egindako artikulua.
Deskonexioa
Karmele.
Jaio - Viernes, 20 de Noviembre de 2015 -
GARRAIOLARIAK
Biriatuko mugan, auto ilaran, zain. Kazetariak galdetu die Parisko atentatuen
ondoren jarri dituzten polizien kontrolek kalte handia eragiten dien euren
egunerokoan. Denek onartu dute baietz, baina ez dira haserre ageri, halako
etsipen sentimendu bat nabari zaie, halako onarpen bat euren jarrera biguntzen
duena, kontrolak jartzea ulergarritzat jo-tzen dutela erakusten duena. “Bai,
kalte egiten digute -esan du mikrofonoaren aurrean batek- baina segurtasuna
behar da, hori da inportanteena”. Segurtasuna guztiaren gainetik. Maxima hori
beldurraren emaitza da. Ez dago tresna eraginkorragorik beldurra baino
edonolako askatasun eta eskubide murrizketa onartzeko, ez dago dudarik. Ez dago
tresna eraginkorragorik bestelakoetan hiritarren haserrea eragingo zuena, ia
oharkabean pasatzeko.
Parisko
atentatu larrien ondoren, Frantziak Raqqa bonbardatu du. Gerra gerrarekin
konponduko balitz bezala. Frantziak badaki gerra ez dela gerra gehiagorekin
konpontzen, baina Frantziako Gobernuak mezu bat bidali nahi izan die atentatua
eragin dutenei baino gehiago, Fran-tziako herritarrei. Euren herritarrei esan
nahi die mendekua hartuko duela Parisen hildakoengatik, eta honekin batera,
etsaia bonbardatuz gero, seguruago biziko direla.
Eta
hiritarrek, Biriatun auto ilaran zain dauden garraiolariek bezala, etsipen
sentimendu bat erakutsiko dute bonbardaketaren aurrean. Ez, ez daude gerraren
alde; ez daude jendea hiltzearen alde; baina, “segurtasuna behar da, hori da
inportanteena”. Bonbardaketek hildakoak eragiten dituzte, baina
horiek ere alboko-kalteak dira. “Gure onerako” dira.
Frantzian
bakarrik ez, beste herrialdeetan ere errefuxiatuen kontrako kanpaina hasi da.
Eta hemen ere beldurrak irabazten du. Beldurrak gizaki moduan ditugun
sentimenduetatik deskonektatu egiten gaitu, eta zein erraza den segurtasuna eta
beldurra lehengaiekin jendea giza eskubideen defentsatik deskonektatzea baita
ere. Dena dago ondo, dena da onargarri, gu salbu gauden bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario