ESTHER ETA BERE
MUNDUA
Txikitan
nuen zaletasun bakarra komikiak irakurtzea zen. Edozein motatako komikiak, baina
guztien artean gustokoena ,“Esther eta bere mundua” deitzen zena zen.
Bretaina
Handiko nerabea zen Esther, eta berak zituen arazo ,burutazio edo barneko gogo guztiak, nire adinekoek izaten
genituenak ziren, hau da, gustatzen
zitzaion mutilak kasurik ez egitea, bere lagunekin zituen harreman bereziak…
Egunero,
klasetik atera ondoren eta etxera heltzean, ogitartekoa esku batean hartu eta
bestean komikia, eta horrela ematen nituen orduak, ama etorri arte. Estherren mundua
nire mundua ere bazen eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario