Literatura dela eta, zer deritzozue?
martes, 27 de octubre de 2015
lunes, 26 de octubre de 2015
LOREEN ARTEAN IRAKURTZEN
Nik gogoratzen dudan lehen liburu baten irakurmenari buruz-nahiz eta lehena ez izan , jakina-
bada umea nintzela behin eta berriro irakurtzen nuen ipuin bat: "La fiesta de las flores" edo izenekoa.
Beranduago ez daukat horren oroitzapenik 12-13 urte izan nuen arte. Uda horren hasieran bizikletaz oso istripu larria izan nuen- kotxe batek harrapatu baininduen- eta uda osoa ohean pasa nuen.
Beraz, literaturan murgildu nintzen, gazte literaturan. " Los cinco" izeneko liburu guztiak irakurri nituen-
neu oso identifikatuta nengoen Gorge deitutako neskarekin, egia esan-, "The hollister" ez nuen horren gustuko baina; garai hortako komiki pilo bat ere irakurri nituen," Esther y su mundo" nola ez, eta abar,...
Nire etxean egia esan ez zuten lar irakurtzen baina banuen ingurunean irakurle amorratuak zorionez.
Nire lehengusina batek , ni baino nagusia zena, asko irakurtzen zuen eta nik uste dut berak liburu asko utzi zizkidala. Gero nire ikastolako bi lagunek-oso azkarrak- asko irakurtzen zuten eta gure artean liburuak aldatzen genituen.
Eta azkenik esan beharra daukat, ikastolan ordubete geneukala irakurtzeko eta ipuinak ere idazten genituela;
Beraz, irakurmen grina hori ere sortarazi ziguten.......
Handik irten eta gero irakurri nuena beste kontu bat da....imaginazioaz bidaiatu, sentitu, bizi, arnastu egiten ere jarraitzen dut eta.
IRAKURMENA ETA FUTBOLA
Ez nuen sekula gustuko irakurmena. Eskolak behartutako ipiunak baino ez nituen egiten.
Batxillergo egiteko ikastetxe berrian izan nuen harridura. Lenguaia aurkezteko egunean irakasle-apaiza hasi zitzaigun galdezka uda horretan irakurritako liburuan zeintzu ziren. Hara non ia danak biz-pairu liburuak leidutak zituzten! Nik hauxe aitortu behar nuen nire aukera etorri zitzaigun mementuan: Egunero bai irakurtzen nuela baina egunkariaren futbolari buruzko orriak besterik ez, lotsatuta.
Ez nuen ulertzen nola nire adineko jentea irakurtzeko grina izatea. Garai hartan lagunartean eta kirolean aritzea zen nire denbora-pasa gustukoena. Unibertsitate garaian panorama ez zen aldatu. Irakutzeko nahikoa nuen apuntearekin eta. Zorionez ogibidea pronto aurkitu nuenez denbora kontua dela eta irakurtzeko denbora askoz gutxiago nuen.
Baina zorionez min hartu nuen lagunarteko futbol partida jokatzean. Hori zela eta hiru asteko baja lortu eta gero, ohean etxanda hasieran eta etxetik irten barik geroago, patxadaz hartzeko moduan nola ez, denbora askoa izanez ez nuen lortu irakurtzea baino zeregin interesgarririk.
Hortan hasi zen nire bizitzaren beste etapa bat...
...zorionez.
Literatura eta biok
Orain arte, osasuna oso ona izan da, baina txikitan benetan poztu nintzen barizelak harrapatu ninduenean. Eskolara joan gabe aste bat eman nuen, eta amak hainbat eta hainbat komiki erosi zizkidan. Hori zen paradisua, mimoak jaso eta komikiak edota liburuak irakurri.
Beti beste istorioak ezagutzeko gogoa eduki dut, nahiz eta gurasoak irakurleak ez izan. Eskolarako denetarik neukan, baina gurasoek ez zuten gastatzen diru askorik ipuinetan edo halakoetan. Eskerrak nire koadrilakoak, auzokoak, irakurleak zirela, eta geneukana gure artean trukatzen genuen.
Eraikin berdinean bizi ginenez, bostgarren solairura igotzen ginen, bakoitza bere altxorreekin. Denetarik irakurri genuen: ipuinak, El guerrero del antifaz, El capitán Trueno, Zipi y Zape, Esther y su mundo, Mortadelo y Filemón, La rue del Percebe...
Horrela hasi zen literaturarekiko amodioa, eta denbora pasa ahala, gero eta istorio konplexuagoak irakurri ditut.

Nahiz eta irakurtzea asko gustatzen zaidan, azken urteotan oso nobela gutxi irakurri ditut. Izan ere, duela hiru urtetik ona nere bizitza horrenbeste aldatu da, ez dudala ezta une txikitxo bat topatzen niretzat, eta are gutxiago, irakurketarekin gozatzeko (laneko hainbat gauza irakurri behar izaten ditut). Eta esan beharra daukat faltan botatzen dudala irkurtzea, istorioetan murgiltzean nere eguneroko bizitzatik at egiten baitut, eta beraz arnasa sakon hartzeko momentuak bilakatzen dira.
Linternaren laguntzaz
Gogoratzen naiz gaztetan 24 urteekin,beste bi lagunekin joan nintzela Norvegiara kanpin dendarekin,egunaren zehar irakurtzeko ez neukan astirik, leku batetik bestera ibiltzen ginelako,mendietatik batez ere, baina iluntzerakoan, afaldu ostean, hartzen nuen liburua, “La piedra lunar” hain zuzen ere, eta orduak ematen nituen linternaren argiarekin irakurtzen.
Intrigazko liburua zen, 19.mendean Wilkie Collins
idatzitakoa eta poliziaren generokoa lehenengoa dela kontsideratua.
Euskal literaturaren lehenengo urratsak
Literaturak aspaldian harrapatu nau. Gazteetan asko ez irakurri arren, gustura nuen, baina ikasketak, lanak, familiarekiko egin beharrak eta abar askok, ez zitzaidan aisialdia gelditzen literaturaz gozatzeko. Egun ordea, niretzako denbora hartzen dut eta liburuekin ordu batzuk ematen ditzaket.
Erderaz oso errez eta arin irakurtzen dut, euskeraz aitzitik ez. Eginbeharreko ahaleginak oso handiak izan direnan atzera botatzen ninduen, baina Irale ikastaroari esker hasi naiz euskal literatura irakurtzen. Karmele Jaioren idazlanek, errezak eta hunkigarriak, harrapatu naute, espero dut hurrengo idazlea ere erakargarria izan dadila.
Irakurmena klaseko ardi beltza...
Onartu behar dut ni ez naizela irakurzalea baina uztailero, ikasturtea bukatu eta gero, konpulsiboki irakurtzen hasten naiz, normalean pentsarazten ez didaten liburuak.
Zorionez, nire iloba asko irakurtzen du eta eskatzen dizkiot bere liburuak. Aurten, Blue Jeansen lau liburu irakurri ditut eta klasean egunero ikusten dudanaren islada ikusi dut.
Ahizpari komentatu diot bere hamabi urteko alabatxoaren liburuetan sexoz, drogez eta horrelakoaz hitz egiten dutela, bera ere horretaz hitz egiten hasteko... Izeko, andereñoa...
Bakardadean erreflexioak
Oporretan, gauean, egoera lasai batean eta ixiltasunean, musika entzuteak gustukoa dut. Musika horrek eta
giroak, zabaltzen dizkit barneko zerbait. Zer den zehaztea zaila egiten zaizkit azltzea baina gustoa dena eta oso, hori bai ziurtatu ahal dudala. Droga baten eraginpean egongo banitz bezala, inspirazioa agertzen zait,
mila ideia edo sensazio adierazteko grina. Orduan, hartzen dut boligrafoa, paper zati bat eta hasten naiz momentu horretan sentitzen dudan plazerra adierazten. Hitz goxoak izaten dira, hauznarketa zakonak, originalak, nor bere burua arritzen dituztenak, munduaren esentziak, aztarnak edota oinarriak kanporatzen dituztenak, ideia magikoak, berba aproposak. Izen bat jarri behar badiot egoera honi, LITERATURA
izango litzateke.

ALFERKERIA NAGUSI
Gaur egun ez dut liburu literariorik irakurtzen, aitortzen dut. Aspalditik, gainera. Ez da azken urte hauetako arazoa, alabei ez diet errua botako. Orduan, zergatik?
Erantzuna ez dut oso argi. Alde batetik, esan dezaket ni oso pertsona aritzailea naizela, milaka saltsetan ibilita. Hori dela eta, ez dudala ia astirik irakurtzeko, edo nahiz eta denbora izan, kostatzen zaidala izugarri esertzea liburu baten aurrean. Ikusten dudanean jendea liburu lodi horiekin, guztiz harrituta geratzen naiz.
Beste aldetik, ostera, konturatzen naiz aurrekoa aitzakia dela, besterik ez. Denbora badaukat, arazoa ez da hori. Baina etxean nagoenenan bakardadean edota lasaitasunez (gauez normalean), erabakitzen dut denbora beste gauza batzuetan ematea; batez ere, internetetik ibiltzea. Egia da hor irakurtzen dudala, noski, baina ez da LITERATURA. Alferkeria hutsa, besterik ez da izango.
LITERATURA ETA BIOK
Orain dela asko ezkondu nintzen literaturarekin. Elkarrekin goaz beti lanera, oporretara... Gauero bere azken musua behar dut ondo eta azkar loak hartzeko.
Hasieran, eskolako lagunak izan ginen. Lagunak besterik ez. Matematikak eta fisika ez ziren nire gustokoak eta literaturan, lagun leila bat topatu nuen. Liburuetan topatu nuen lagun hori, bakardadean irakurtzen nituen liburuetan, beti nire deiari , nire beharrari erantzuten. Gero, unibertsitatean, amante bihurtu ginen eta elkarrekiko beharra gero eta haundiagoa izen zen. Etxetik kanpo joan ginen , ihes egin ginen behin eta berriro. Berarekin egonda, ezagutu nuen zer zen askatasuna . Karrera ikasi bitartean hainbat errealitate, jende eta leku ezagutzen dituzu baina , horiek denak ulertzeko, literatura izan zen erabili nuen tresta.
Orain, biok helduak, elkarrekin bizi nahi dugu maiteminduta gaudelako eta zeren maitasuna agertzen denenan baietz esan eta gozatu besterik ez duzun behar.

NIRE BIZIORIK ZAHARRENA
Irakurtzen ikasten nuenetik, beti izan da nire astiaren marka. Txikitan , debekatua neukalako, soilik , oporretan irakur nezaken , denbora galtzea baino ez baitzen. Garai hartan , opari moduan beti libururen bat eskatzen nuen.
Behin baino , amak ez zidan zerbait irakurtzerik eman, gaixorik nengoenean eta eman nuen hilabete edo ikastetxera joan gabe; ez nago zihur , baina 6 edo 7 nituen, lasai eta ez izorratzeko , komik antzeko aldizkaia ekartzen zizkidan " Vidas ejemplares de santos " deritzanak , inoiz ez dut nire bizitza osoan hauen bazalako gogorrak irakurri.
Bigarren une aipagarria ,14 urtearena zen , lana zela baieztatuz, klasikoak irakurrri egin nituen , Calderon, Unamuno, Lope de Vega , " La Celestina " ....handik aurera ohituratu ziren neuk irakurtzen
ikusten, eta klaseak partikularrak emanez irabazten nuen gehiena liburuz gastatzen nuen.
Garai hartan , jakin bazekiten ikasle zintzoa nintzela , berez egiten nuela nahi nuelako eta emaitzak nahiko onak zirelala ,ordun nire gurasoekiko borrokak bukatu ziren.
jueves, 15 de octubre de 2015
4- Dantzan
1- Irakurmen honetan, nik uste , ikuspegi sikologikoa eta soziologikoa nagusitzen dira, alde batetik protagonisten buruetan sartzen baita eta bestetik, erabakiak hartzean , ( balletaren kasuan, edo diskotekarenan ) zer dagoen ondo edo txarto oso garrantzitsua izategatik.
2-Agian , idazlearen helbura da neraben eta helduean arteko distantzia kontutan izatea. ( 3-) Izan ere, irakasleok garenez eta batzuk gaztearen bat gurosoak ere, guri zudenta egon daiteke , hain zuzen ere.
Atal honetan, aspergarriaren adierazpena gustatu egin zait; neskak dantza egiterakoan , behin eta berriro , errepikatzen ditu mugimemenduak ,eta aiarena desatsekabea euri tanten bidez.
5- Aitonaren kanikak
1- Nik esango nuke ikuspuntu sikologikoa nagusitzen dela , baina honetan gizartearen indarraz ere ezin dugula ahaztu.
2- Nire ustez ,emakumeen aurkako indarkeria ez dela aiztzinako gauza gaurkoa baizik, egilearen asmoa da,
etengabe ereduak errepikatzen
3- Gaiagatik , tratu txarrak jazatzen dituzten emakumei zuzenduta dago .
Etxean ikusitakoa , batez ere txarra bada, errepikatzen da , edibiderik hedatuena indarkeriarena
JAIO J.. " Zu bezain ahul "
1- Kilkerra
1- Nire ustez, irakurmen honetan, ikuspuntu sikologikoa nagusitzen da , denbora nola pasa ahala , bikotearen barneratzea aldatzen baita.
2- Idazleak , lan gehiegi egiteren arazoak azpimarratzen ditu , bakardadea, amodiarekiko haustura , hutsune betetzeko harreman ordainduak ....
3- Nik esango nuke goiko mailako bikotei zuzenduta dagoela , protagonistak horietako kideak baitira.
Hizkuntza aldetik errez uler daiteke , eta aipatzen duen arazoa nigandik urrun dagoenez , ez dit ezer berezirik eman ; hala ere , nahiz eta goiko mailakoa ez izan , denok lan harrizkuan eror gaitezke.
2- Gogoratzen
1- Istorio honetan , emakumeen eta gizoneen arteko aldea azpimarratzen du ,antzinetik elkar ikusi gabe , haien sentimenduak guztiz ezberdinak baitira. Beraz , ikuspegi sikologikoa nagusitzen da.
2- Aurrekoa esana kontutan izanik , esango nuke norberaren izaera berezia errealitatea dela , horren ondorioz , gure sentimenduak , pentsakerak ... ezin dizkiegu gizakieei egokitu.artez arte..
3 Ez naiz gauza esateko nori zuzendata dagoen , agian bere buruari .
" Gogoratzen " izeneko testuak gogora erazten digu , zein hedatuta dagoen gainontzekoei gure izaera egokitzea.
3- Hosto ahulak
1- Atal honetan emakume batzuren sentimenduak isladatzen dira, baten ezegortasuna aipatuz., horii dela eta
ikuspegi sikologikoa nagusitzen da.
2- Nik esango nuke bakarrik dauden emakumentzat zuzenduta dagoela .
3-Ateratako mezua oso baikorra da, antza denez, edozein egoeratik, latza izanik ere , irtren gaitezke.
Batzutan auzagatik, bestetan bizitzaren goraberagatik egora alda diteke , jakina, hobetuz..
miércoles, 14 de octubre de 2015
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)