Egin apustuak!!
1.-"Baionak ez daki". Bea Monasterio. (Ipuin goxoak): l
2.-"Nerabearen biluzia". Xabier Mendiguren.(80. hamarkadako nerabeak): l
3.-"Karanbola Toxikoak". Andoni Urzelai.(Iribarre gaizto bat eragingo diguna...).: l
4.- "Atertu arte itxaron". Katixa Agirre.( Gatazkak aurre egiteko bideak: Gatazkaren aurrean eduki ahal dugun jokaera bat: Pasatu arte itxarotea. 2.mundu gerran bakezalea.).Solas aldi eta gogoeta finak.: l
5.- "Connemara gure bihotzetan". Julen Gabiria. (Bikotekidea galdu ostean Irlandara doa ahaztu asmoz, iribarrez deskubrituko ditu bideko sorpresa horiek guztiak.: lllll
Argi dago ezta?
Kurtso amaieran badakizue: Egin beharrak utzi eta Danok Irlandara!!!!!!
jueves, 26 de noviembre de 2015
martes, 24 de noviembre de 2015
Kaixo lagunak, irakurtzen ari naiz Kirmenek idatzitako poema batzuk eta pare bat utziko dizkizuet "Bitartean heldu eskutik" liburutik hartutakoak:
BISITA
Oso poema zoragarria da benetan, polita bezain gogorra, horregaitik amaiera baino ez dizuet utzi. Eta gero beste hau :
Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, del akatsa, del akeinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
Adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago.
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.
Amaitzeko bere neskalagunari idatzitakoa bilatzen ari naiz, baina alferrik ez dut aurkitzen, "ORINAK" du izena, norbaitek topatzen badu, mesedez idatzi.
Bihar arte!!!
BISITA
"........
Bitartean heldu eskutik, eskatzen zigun,
ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,
maitasun keinu bat besterik ez."
Oso poema zoragarria da benetan, polita bezain gogorra, horregaitik amaiera baino ez dizuet utzi. Eta gero beste hau :
Maiatza
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, del akatsa, del akeinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
Adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago.
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.
Amaitzeko bere neskalagunari idatzitakoa bilatzen ari naiz, baina alferrik ez dut aurkitzen, "ORINAK" du izena, norbaitek topatzen badu, mesedez idatzi.
Bihar arte!!!
Arrasti on !
Hemen beste artikulu bat, honako hau euskararen gainean.
Disfrutatu, musu bat.
Denon ekarpenarekin euskara biziberritu
Erramun. Osa
- Martes, 24 de Noviembre de 2015 - Actualizado a las 06:04h
SASOI batean
herritarrak ez ziren bizibidez eta bizitokiz gaur bezainbat aldatzen.
Nolanahi ere, badira oraindik gainditu ez diren joerak. Batzuek
herrikotzat dute haien burua, beste batzuek izaera hori inoiz eskuratuko
badute, hainbat hesi gainditzera kondenatzen dituztenean. Hizkuntza
kontuetan ere badago pareko konturik. Batzuk euskaldun berriak dira,
bestetzuk euskaldun zaharrak.
Ustez zahar direnen aho-ezpainetatik en-tzun izan dut ez dutela euskara ondo menderatzen, ez dutela euskaraz ondo hitz egiten. Berriak direnen aldetik, ordea, sarritan jatorrizko hiztunen jaiotasunik, freskotasunik, ez eta adierazkor-tasunik ere ez dutela irakurri dugu... eta kateak segitzen du horrenbeste non euskararen erabilera galgatzen duen.
Euskarak gu guztion beharra du, etxetik dakartenena zein
eskola giroan edo helduaroan eskuratu dutenena, denok beharrezkoak
baikara noizbait euskararen herria berreraikitzera iritsiko bagara...
eta horretan egon ziur, euskararik txarrena, inora ez garamatzana,
erabiltzen ez dena dela.
Baina euskararen geroa ez genuke herritarren ahaleginaren fruitu balitz bezala barreiatu behar. Euskara herri hau berrosa-tzearekin lotu behar beharko genuke, egiten duguna baino gehiago... Edo dezakegun guztia egiten dugu edo gureak ez dauka aurrerabiderik? Eutsiko diogu tarte laburrago edo luzeago batean, baina azkenean atzeranzko joera berrindartuko da, horrenbeste non munduko plazan desagertu eta asimilatuak izango garen.
Euskarari jarraikortasun eta trinkotasun geografikoa ematen saiatu beharko ge-nuke, alderdikeriak gaindituz, lankidetza bideak berrindartuz eta eremu berrietara emanez. Jarraikortasun espazialak inguruan euskararen erabilera irradiatu egingo luke, gure hizkuntza geroz eta presenteagoa eta beharrezkoagoa eginez. Horri gehitu, eredu bateratua sendotzeko eta zabaltzeko egin beharreko ahaleginarekin. Eredu bateratuaren aldeko hautuak ez baitauka ezinbestean urruneko eredu batekin, gatzik eta piperrik ez duen hizkuntza batekin loturarik. Aitzitik, egin liteke... hurbileko erregistro baten aldeko apustua egin behar da, adierazkortasuna eta herritarren atxikimendua barruratuko dituena.
Gizarte erantzukizunaz horrenbeste hitz egiten den honetan, herri -merkatari-, enpresari-, askotariko elkarte, alderdi zein sindikatuak eta abar- erantzukizunaz hitz egitea are gogokoa dut: herri-erakundeetan euskara lan-hizkuntza bilaka dadin; eremu sozio-ekonomikoan euskarari egiazko tokia egin dakion; aisialdian eta kultur eskaintzan euskarari lehentasuna emateko, bereziki gazteei eskaintzen zaizkien prestakuntza, tailer zein bestelakoetan. Erantzukizuna komunikabideen aldetik, euskarari bazterreko tratua ematen ez segitzeko... bakarka egiten direnak noranzko berean uztartzeko eta berrindartzeko. Orduantxe bai, mereziko duelako batzuen zein bestetzuen ahalegina. Garen ala ez garen da kontua, itxurakeriak gorabehera!
Ustez zahar direnen aho-ezpainetatik en-tzun izan dut ez dutela euskara ondo menderatzen, ez dutela euskaraz ondo hitz egiten. Berriak direnen aldetik, ordea, sarritan jatorrizko hiztunen jaiotasunik, freskotasunik, ez eta adierazkor-tasunik ere ez dutela irakurri dugu... eta kateak segitzen du horrenbeste non euskararen erabilera galgatzen duen.
Euskarak gu guztion beharra du, etxetik dakartenena zein eskolan eskuratu dutenena
Euskarari jarraikortasun eta trinkotasun geografikoa ematen saiatu beharko genuke
Euskarari jarraikortasun eta trinkotasun geografikoa ematen saiatu beharko genuke
Baina euskararen geroa ez genuke herritarren ahaleginaren fruitu balitz bezala barreiatu behar. Euskara herri hau berrosa-tzearekin lotu behar beharko genuke, egiten duguna baino gehiago... Edo dezakegun guztia egiten dugu edo gureak ez dauka aurrerabiderik? Eutsiko diogu tarte laburrago edo luzeago batean, baina azkenean atzeranzko joera berrindartuko da, horrenbeste non munduko plazan desagertu eta asimilatuak izango garen.
Euskarari jarraikortasun eta trinkotasun geografikoa ematen saiatu beharko ge-nuke, alderdikeriak gaindituz, lankidetza bideak berrindartuz eta eremu berrietara emanez. Jarraikortasun espazialak inguruan euskararen erabilera irradiatu egingo luke, gure hizkuntza geroz eta presenteagoa eta beharrezkoagoa eginez. Horri gehitu, eredu bateratua sendotzeko eta zabaltzeko egin beharreko ahaleginarekin. Eredu bateratuaren aldeko hautuak ez baitauka ezinbestean urruneko eredu batekin, gatzik eta piperrik ez duen hizkuntza batekin loturarik. Aitzitik, egin liteke... hurbileko erregistro baten aldeko apustua egin behar da, adierazkortasuna eta herritarren atxikimendua barruratuko dituena.
Gizarte erantzukizunaz horrenbeste hitz egiten den honetan, herri -merkatari-, enpresari-, askotariko elkarte, alderdi zein sindikatuak eta abar- erantzukizunaz hitz egitea are gogokoa dut: herri-erakundeetan euskara lan-hizkuntza bilaka dadin; eremu sozio-ekonomikoan euskarari egiazko tokia egin dakion; aisialdian eta kultur eskaintzan euskarari lehentasuna emateko, bereziki gazteei eskaintzen zaizkien prestakuntza, tailer zein bestelakoetan. Erantzukizuna komunikabideen aldetik, euskarari bazterreko tratua ematen ez segitzeko... bakarka egiten direnak noranzko berean uztartzeko eta berrindartzeko. Orduantxe bai, mereziko duelako batzuen zein bestetzuen ahalegina. Garen ala ez garen da kontua, itxurakeriak gorabehera!
lunes, 23 de noviembre de 2015
Hona hemen aurreko egunean Karmele Jaiok egindako artikulua.
Deskonexioa
Karmele.
Jaio - Viernes, 20 de Noviembre de 2015 -
GARRAIOLARIAK
Biriatuko mugan, auto ilaran, zain. Kazetariak galdetu die Parisko atentatuen
ondoren jarri dituzten polizien kontrolek kalte handia eragiten dien euren
egunerokoan. Denek onartu dute baietz, baina ez dira haserre ageri, halako
etsipen sentimendu bat nabari zaie, halako onarpen bat euren jarrera biguntzen
duena, kontrolak jartzea ulergarritzat jo-tzen dutela erakusten duena. “Bai,
kalte egiten digute -esan du mikrofonoaren aurrean batek- baina segurtasuna
behar da, hori da inportanteena”. Segurtasuna guztiaren gainetik. Maxima hori
beldurraren emaitza da. Ez dago tresna eraginkorragorik beldurra baino
edonolako askatasun eta eskubide murrizketa onartzeko, ez dago dudarik. Ez dago
tresna eraginkorragorik bestelakoetan hiritarren haserrea eragingo zuena, ia
oharkabean pasatzeko.
Parisko
atentatu larrien ondoren, Frantziak Raqqa bonbardatu du. Gerra gerrarekin
konponduko balitz bezala. Frantziak badaki gerra ez dela gerra gehiagorekin
konpontzen, baina Frantziako Gobernuak mezu bat bidali nahi izan die atentatua
eragin dutenei baino gehiago, Fran-tziako herritarrei. Euren herritarrei esan
nahi die mendekua hartuko duela Parisen hildakoengatik, eta honekin batera,
etsaia bonbardatuz gero, seguruago biziko direla.
Eta
hiritarrek, Biriatun auto ilaran zain dauden garraiolariek bezala, etsipen
sentimendu bat erakutsiko dute bonbardaketaren aurrean. Ez, ez daude gerraren
alde; ez daude jendea hiltzearen alde; baina, “segurtasuna behar da, hori da
inportanteena”. Bonbardaketek hildakoak eragiten dituzte, baina
horiek ere alboko-kalteak dira. “Gure onerako” dira.
Frantzian
bakarrik ez, beste herrialdeetan ere errefuxiatuen kontrako kanpaina hasi da.
Eta hemen ere beldurrak irabazten du. Beldurrak gizaki moduan ditugun
sentimenduetatik deskonektatu egiten gaitu, eta zein erraza den segurtasuna eta
beldurra lehengaiekin jendea giza eskubideen defentsatik deskonektatzea baita
ere. Dena dago ondo, dena da onargarri, gu salbu gauden bitartean.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)